• Es
  • Eu
  • Funtsezkoa denarekin erradikala izatea, bizitza-denbora lehenestea

    Diagnosiaren 1. Fasea amaitu eta gero, txosten iradokitzaile bat partekatu nahi dugu: “Zer gertatzen da, zer ez eta zergatik”, zeinaren bitartez hobeto ulertuko dugun nola bateratzen diren  bizitzaren eustea eta zaintzak ekintzailetzak eskatzen dituen ordutegi-, disponibilitate- eta malgutasun-exijentziekin. Zein zailtasun dauden eta zein trikimailu erabiltzen dituzten bakarka edo taldean ekintzailetzaren sarean diharduten pertsonek.

    Jaitsi txostena

    Parte-hartze datuetan (generoa, herria, sektore ekonomikoa…) ikusiko duzu zein anitza den lagina. 137 lagunek hartu dute parte, eta euren eguneroko istorioen inguruko datuak eta lekukotasunak eman dizkigute. Oso alor ezberdinetako enpresak daudela ikusiko duzu: aholkularitza, nekazaritza, abokatutza, hezkuntza, turismoa edo artearen alorretakoak. 90. hamarkadaz geroztik edo 2000. urte hasieratik funtzionatzen diharduten enpresa finkatuak batzuk, eta beren jarduera martxan jarri berri dutenak beste batzuk.

     

     

    Eta muinera joango gara, BIZI, ZAINTZA eta KOBRATZEA hiru kapituluen bitartez. Nola dagoen denboren banaketa-mapa (produktiboa-erreproduktiboa), nola daramagun aisiplanning-a , nola bateratzen dugun seme-alabekin eta gabe, mutualitatearen eta laguntza-sareen garrantzia, nola baloratu eta kobratzen dugun gure lanarengatik, etb. Datuak bistaratuz eta hotz utziko ez zaituzten trikimailu eta lekukotasunak bilduz.

     

    IraunBIZIbideragarritasunaren aldeko proposamen-gutun iradokitzaile batekin amaitzen dugu, aldaketarako gaitasuna duten administrazio publikoei eta eragile pribatuei zuzendutakoa.

     

    Eta bitarte horretan, trikimailu eta erremedioen gidan lanean hasiak gaude, maiatzean elkar-sortzeko Laborategi itzela  egin ondoren. Gida eskuragarri egongo da lizentzia irekiarekin, eta gida horrekin ekintzailetza IraunBIZIbideragarriago baterantz aurrera egingo dugu.

    Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkiegu ikerketa honetan lagundu duten 137 lagunei.

    Leave a Reply