• Es
  • Eu
  • Iraunbizibideragarritasuna

    Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren helburua hiru eremu horietan politikak garatzea da, inor atzean ez gelditzeko, Bizkaian inor kanpoan, zokoratua, diskriminatua edo baztertua ez gelditzeko.

    Sail honek, Foru Aldundiko beste sail batzuekin lankidetzan, desberdintasunaren aurka borrokatzen du eta, xede horrez, pertsona gutxietsiei arreta osoa eskaini behar zaie.

    http://web.bizkaia.eus/es/empleo-inclusion-social-e-igualdad @Bizkaia

     Zertarako:

    • Ekintzailetzak eskatzen dituen denboren jakitun izaten lagunduko duten tresnak errazteko, eta lehenengo IraunBiziBideragarritasun Plana diseinatzeko.
    • Bizitza erdigunean jarriko duen ekintzailetza baten inguruko kontakizun bat eta metaforak sortzeko.
    • Pertsona ekintzaileek, emakumeek batez ere, beren egunerokotasunean betetzen dituzten zeregin erreproduktiboak ikusgai jartzeko (indibidualak eta kolektiboak), eta konponbide orekatuak bilatzeko.
    • Denboren antolaketa eta kudeaketa zaintzeko, zeregin produktiboak eta erreproduktiboak negozio-ereduan txertatuz.
    • Autozaintzaren garrantzia zabaltzeko.
    • Balioaren kontzeptua, monetariotik harago, IraunBiziBideragarritasuna indartzeko egon daitezkeen beste kapital batzuetarantz zabaltzeko: elkar-laguntzeko sareak, partekatutako zerbitzuak, lankidetza, konfiantza…
    • Ekintzailetzara bideratutako politika publikoen diseinuan eragiteko, ekintzailetzan ikusezin dauden gaiei heltzeko (emozioak eta egoera psikologikoak, lan-prekarietatea eta segurtasun eza, estigma soziala…)
    • Zaintzan oinarritutako ekintzailetza-ereduen sorrera inspiratzeko (emakume autonomoentzako deskontuak, haurtzaindegi malguak, partekatutako zerbitzuak…)
    • Jada abian dauden eguneroko jardunbide egokiak ezagutu eta partekatzeko.

    Pertsonetan oinarritutako zerbitzuak diseinatu, eta lankidetzazko berrikuntzaren inguru eta prozesuak errazten ditugu ColaBoraBoran.

    Mota askotako bezeroei laguntza eskaintzen diegu, etorkizuneko egoera eskuragarri eta desiragarriak imajinatzeko; aldaketa-aldietan aukera berriak sortzeko; eta haiekin batera jarduten dugu, horiek gauzatzeko orduan, horiek modu eraginkorrean praktikan jartzeko unean. Gure lanaren oinarria arreta berbera jartzea da, bai ZER kontzeptuari (xede diren erronkak) bai NOLA kontzeptuari (horiei ekiteko modua) dagokienez.

    www.colaborabora.org/ / @ColaBoraBora / info@colaborabora.org

     Honako gai hauei buruz ari gara :

    • proiektu ekintzaile bati ekin eta hari eusteak eskatzen dituen denbora- eta baliabide-exijentzia;
    • pertsona ekintzaileei, emakumeei bereziki, egokitzen zaien zaintzaren banaketa desberdina;
    • bateratzerako zailtasunak eta bateratze horretarako pizgarri publikoen eskasia
    • 8/8/8 denbora-banaketaren (lana; bizitza; atsedena) eskema zaharkitua;
    • emozio eta egoera psikologikoak (beldurrak, konfiantza eza, autolimitazioak…);
    • zuzendaritza, lidergo eta antolaketa enpresarial patriarkalaren betikotzea, non, pertsonen ongizatearen aurrean, efizientzia, lehiakortasuna eta emaitza ekonomikoak saritzen diren;
    • “arrakasta” faktore ekonomikoekin lotzea;
    • pertsona ekintzaile bakar eta “ahalguztidunaren” imajinario hedatua, ekintzailetza kolektiboaren kalterako;
    • bilerak eta ekitaldiak bateratze-ordutegian programatzea;
    • pertsona ekintzailearen bakardadea;
    • auto-zaintzen falta
    • guztion esku dagoen egoera ikusezin bihurtzea, ekintzaileen eta, oro har, gizartearen aldetik

    ….eta ziur asko ahaztu ditugun beste hainbat!

    ColaBoraBora-n, jakin badakigu, ezinegon horri heldu eta ikusgai jarri beharra dagoela, eta hori egin eta gero, ezinegon horren ondorioak arintze aldera, soluzio berritzaileak bilatu behar direla, ekintzailetza iraunkor baten alde. Proiektu hau pertsonak erdigunean jarriko dituen ekintzailetza-kultura bat sortzeko asmoarekin jaio da. Beren muga eta trakestasunen jakitun, joko amankomuneko taula bat diseinatu nahi da, era kolektiboan etorkizun desiragarriago baterantz igarotzeko. Eta, batez ere, ez dugula bakarrik egin nahi, baizik eta proiektuak erakartzen dituen pertsona eta agente guztien parte-hartze aktiboa dela nahi duguna. Horietako bat zara zu? 

    La Quinta Ola es un espacio libre de juicios y etiquetas para la creación, la formación, la comunicación y el empoderamiento, que responde a las necesidades de crecimiento de Silvia Allende y May Serrano. Desde el año 2009, con la fundación del colectivo Mujeres Imperfectas y el abandono de sus respectivas zonas de confort, estas dos mujeres empezaron a desarrollar la metodología Exigencia Cero y llevaron a cabo diferentes acciones y proyectos centrados en el cuerpo y sus interrogantes. Su trabajo se apoya en la disposición de espacios seguros pero incomodantes, donde nada – ni nadie – se da por sentado.

    https://laquintaola.net/ @La5Olaeselamor

    powered by Typeform

    Trikimailu eta erremedio sortzaileak bizitza erdigunean jarriko duen ekintzailetzarentzako

    Trikimailuak eta erremedioak biltzen dituen gida praktiko baten edizio kolektibo eta esperimentala, ekintzailetzako kultura inklusiboago eta iraunkorrago baterantz igarotzeko

    Nola uztartu dezakegu bizitzaren

    eta zaintzaren iraunkortasuna ekintzailetzaren

    ordutegi-, eskuragarritasun- eta

    malgutasun-exijentziekin?

    Zer da?

     Metodologia esperimental bat

    Egunerokotasunean erabiltzeko trikimailu eta erremedioen bilduma.

    Interesa duten agenteekin elkar-diseinatutako material pedagogiko berria.

    Aurre-ikerketa batetik, agente eta kolektibo kolaboratzaileen esperientziatik eta pertsona ekintzaileen eguneroko jardunetik sortutako elkar-sortzeko laborategia.

    Zergatik horrelako proiektu bat?

     Gauza agerikoa da, ekintzailetza hitzari sarri egiten zaiola erreferentzia enplegua, suspertze ekonomikoa edo gazte eta/edo langabetuen irteera profesionalen inguruko albisteetan.

    Eta azkeneko urteetan, planak, programak, azeleragailuak, inkubagailuak, business angels sareak, politika eta zerbitzu publikoak eta telebista-kate eta aldizkari espezializatuak ugaritu egin direla ere bai.

    Hala ere, inguru informal eta konfiantzazkoetatik harago, era kontziente edo ez-kontzientean, ekintzaile izateko erabakia hartu duten pertsonen bizitzak nola bizi eta kudeatzen ari diren apenas entzuten dugu.

    Norentzat?

    Bakarka edo taldean ekiten ari diren edo ekiteko asmoa duten pertsonentzat batez ere. Beren IraunBiziBideragarritasun Plana lantzeko asmoa dutenak.

    Bigarren maila batean, material pedagogikoa tresna erabilgarria izango da laneko orientazioan, prestakuntzan eta bitartekotzan inplikatuak dauden agenteentzat.

    Trikimailu eta erremedioen gida edonoren eskura eta erabiltzeko prest egongo da. Hainbat fitxa metodologiko izango ditu pertsona edo kolektibo bakoitzak beren aurre-diagnosia egin eta IraunBiziBideragarritasun Plana diseinatzeko.

    Nola garatzen da?

    Lau gailu eta fase osagarritan oinarritzen den prozesu baten bitartez

     Egoeraren ikerketa eta diagnosia zer gertatzen den, zer ez eta zergatik miatu eta ulertzeko, hainbat ekintzaile eta agenteri elkarrizketak eginez.

    Elkar-sortzeko laborategia: saio tematikoetan metodologiak barne hartuko dituen eduki ezberdinak lantzen diharduten kolaboratzaileen esperientzia eta egiaztapena sartuko ditugu.

    Metodologiaren testaketa eta egiaztatze aplikatua, prototipoa testeatzeko kasu erakusle gisa balioko duen egoera zehatz baten inguruan gutxienez.

    “IraunBiziBideragarritasunerako trikimailuak eta erremedioak” gida argitaratu euskaraz eta gazteleraz Creative Commons lizentziarekin.

    Parte hartu nahi dut

    1

    MIAKETA

    Zer gertatzen den, zer ez, eta zergatik ulertzea.

    • Banaka edo taldean ekiten duten pertsonei eta hainbat agenteri elkarrizketak
    • Trikimailu eta erremedioen mapaketa

    Otsaila-Martxoa

    NIRE ESPERIENTZIA PARTEKATU NAHI DUT!

    2

    ELKAR-SORTZEKO LABORATEGIA

    Aukerak era kolektiboan irudikatzea, esperientziak, premiak eta desioak gurutzatuz.

    • Saio tematikoak luxuzko gonbidatuekin
    • Trikimailu eta erremedioen prototipatua hainbat alorretan (ekintzailetza, feminismoak, inklusioa, lanaren etorkizuna…) interesa duten eta aktiboak diren pertsonekin.

    Maiatza

    PARTE HARTZEA NAHI DUT!

    3

    TESTAKETA ETA EGIAZTATZE APLIKATUA

    Proposamenak azaldutakoari erantzuten dion testeatu, desbideratzeak zuzendu

    • Aurrez aurreko tailerra
    • Edukien eta metodologien azken diseinua

    Maiatza-Uztaila

    GEHIAGO JAKIN NAHI DUT!

    4

    ABIAN DIRA IRAUNBIZIBIDERAGARRITASUNERAKO TRIKIMAILU ETA ERREMEDIOAK!

    Metodologia-gida ahalik eta pertsona gehienengana iristea

    • Gida argitaratu: trikimailuak, metodologiak eta ikertzeko kasuak.
    • Deskarga askea Creative Commons lizentziarekin

    AZKEN BERRIAK JASO NAHI DITUT!

    Azkeneko berriak

    colabora

    -ren ekimena

    laquintaola

    -(re)kin lankidetzan

    bizkaia

    -ri esker egin ahal izan da