• Es
  • Eu
  • Iraunbizibideragarritasuna

    Jar itzazu ondorengo esaldiak post-itetan zure idazmahatik gertu, ikusgai, hozkailuko imanekin edo egunero ureztatzen dituzun bulegoko landareetan kartel gisa; eta errepikatu, mantra bat bezala

    1. Profesional arrakastatsua naiz
    2. Egiten dudana garrantzitsua da
    3. Arrakasta izatea gustatzen zait
    4. Ezerk eta inork ez du nik baino gehiago balio
    • Kobratu hitza jokatu forma guztietan. Egunero. Orainaldian, lehenaldian eta geroaldian. Ahots ozenez. Indikatiboan eta subjuntiboan. Aurrerantz eta atzerantz. Nik kobratzen dut / Zuk kobratzen duzu / Hark kobratzen du / Guk kobratzen dugu / Zuek kobratzen duzue / Haiek kobratzen dute.
    • Diruaz hitz egin. Konfiantza duzun jendearekin hitz egin, baina diruari buruz hitz egin. Ez duzu zertan zure kontu korrontearen zehaztasuna eman, baina positiboa da kezkak, zailtasunak, arrakasta-kasuak, trikimailuak eta erremedioak antzeko pertsonekin partekatzea, zure antzeko egoeran daudenekin. Ez izan ez beldurrik ez lotsarik galdetzeko eta hizketaldi horiei ekiteko. Esparru honetan ezagutza partekatuak oso onuragarriak izan daitezke guztiontzat.
    • Pentsatu gutxi edo kobratu beharko zenukeena baino gutxiago kobratzen ote duzun, kanpo-faktoreen eraginez ote den (merkatua, konpetentzia, gaitasunak, eskaintza…) edo erabaki propioz (kontratatu zaituen pertsona asko maite duzulako, mesedeak egitea gustatzen zaizulako, lan egitea ez zaizula ezer kostatzen sentitzen duzulako…). Gogoeta egin, ea zeu zaren zenbat eta nola kobratu erabakitzen duena, edo beste pertsona batzuek hartzen ote duten erabaki hori. Aztertu diruarekin zein harreman-mota duzun: zure bizitzak diruaren inguruan bira egiten du, edo lotsatu egiten zaituen gaia da eta diruari buruz ez hitz egitearren nahiago izaten duzu aurrea hartu eta zuk ordaindu. Erne egon behar duzu ez ote zaren zure burua ezegonkortzen ari: adierazlerik onena ordu asko lan egin eta diru gutxi eskuratzea da. Kontuz egoera horretan baldin bazaude.
    • Aurrekontuak prestatzea lan nekeza bada zuretzat, motibazio eta energia asko duzun egunetan egizu. Momentua bilatu. Zeregin hori bete eta gero zure buruari oparituko diozun saria gogoratu.
    • Salmenta eta marketin-eko bileretarako gaitasun gutxirekin sentitzen zarenean, lagungarri izango zaizun komunikazio- eta ordezkaritza-ikastaro batean pentsatu. Bilatu arte eszenikoen inguruko baten bat eta klase batzuk hartu, probatu. Ikusiko duzu, aurrerapena oso handia da, eta, gainera, oso ondo pasatuko duzu!
    • Jolas erraz bat egin: hurrengo aurrekontu edo eskaeretan handitu kopurua %15-30 artean, ea bezeroek nola erantzuten duten. Agian, zure prezioak igotzea, muga erreala baino gehiago da zure buruak jartzen duen muga. Hortik aurrera aukeratu hazkunde marjinala urtero.
    • Bezeroei eskain diezaiekezun gaitasun eta trebetasunei atera zukua, ahalik eta gehien. Guzti horien zerrenda egin (pertsona lasaia naiz, aginduak ematen ditut edo zereginak bidaltzen ditut indarkeriarik gabe, x urtetako esperientzia daukat lan honetan, oso ondo planifikatzen dut epe luzera, beste pertsona batzuei entzuteko gaitasuna daukat, ingelesez hitz egiten dut, egoera gatazkatsuetan bitartekotza egitea asko gustatzen zait eta ondo egiten dut, txiste pila bat dakizkit…) eta begiratu, ea baten bati ez diozun duen balioa ematen. Atera zukua zure limoi guztiei!

     

    Gehiago eta hobeto KOBRATZEKO

    • Para personas que creen que otra forma de emprender es posible
    • Para personas deseosas de emprender / sacar adelante su proyecto profesional con condiciones propias
    • Para personas críticas con el contexto laboral en el que interactúan
    • Para personas que desean autocuestionarse e interrogar a la sociedad acerca de la organización, el significado, la regulación y la valoración del autoempleo y el trabajo de emprendizaje
    • Para personas que anhelan una nueva organización del trabajo, a partir del hecho incuestionable de que en la vida de las personas existe también el trabajo de reproducción
    • Para personas que conocen la importancia de racionalizar el empleo del tiempo
    • Para personas que piensan que un trabajo normal no tiene nada de natural
    • Para personas que saben que la principal fuerza productiva reside hoy en el saber y el saber colectivo, no así en la fuerza
    • Para personas interesadas en visibilizar toda la parte reproductiva del emprendimiento
    • Para personas que no quieren descuidarse, ni descuidar su entorno o sus familias, por un proyecto profesional muy absorbente
    • Para personas que cooperan con otras personas, aficionadas a aplicar conocimientos y resolver problemas
    • Para personas que quieren innovar y construir interactuando con otras personas
    • Para personas que saben que emprender implica un continuo re-ordenamiento de las prioridades
    • Para personas conscientes de que trabajamos con nuestros cuerpos, y hay que dar cabida a esa diversidad de experiencias, necesidades y deseos
    • Para personas que quieren modular sus propios tiempos de trabajo en relación a otras formas de inversión (como los cuidados)
    • Para personas que no piensan en la carrera como una progresión lineal, sino como un proyecto biográfico múltiple
    • Para cooperativas y emprendedoras en colectivo
    • Para pequeñas personas emprendedoras
    • Para personas autónomas que proporcionan servicios a otras empresas
    • Para profesionales liberales
    • Para personas trabajadoras temporales
    • Para personas trabajadoras por cuenta propia a tiempo parcial
    • Para personas autónomas económicamente dependientes
    • Para empresas recién configuradas o que llevan varios años o incluso décadas en activo
    • Para personas formadoras, asesoras… agentes diversos implicados en la orientación, formación e intermediación laboral.
    • Egizu pultsera polit bat, “5etatik aurrera ez dut lanik egingo” edo “Nire lan-ordutegia 3etan amaitzen da” dioena.
    • Aurkezten dituzun fakturekin batera egizu “Denboren Memoria” bat. Bertan, alde batetik, fakturatu duzun dirua sartu eta, bestetik, emandako denbora (lanekoa), dedikatu zenion denbora eta lapurtu zizun denbora (aisialdikoa, zaintzakoa). Ikus dezazun, besterik ez, jakitun izan zaitezen eta idatziz izan dezazun, alderatu ahal izateko… eta zure ondorio propioak atera ditzazun.
    • Erregistratu lan-ordutegiaren barruan bizitza erdigunean jartzeari dedikatutako denbora, zaintzatik hasita interes komuneko proiektuetan parte hartzeraino.
    • Egokitu zure ordutegiak zure premia eta arduretara. Ahal duzun neurrian  lanaldi luzeegiak edo egokitzeko etengabeko aldaketak, gainerakoei justifikatu gabe, ekidin.
    • Kontuz malgutasuarekin eta ordutegiekin! Ez erabili gehiegi be water, my friend filosofia. Ez dadila bi ahoko ezpata izan, eta ez zaitzala korronteak eraman. Denborak mugak ditu: zure ordutegiak ere bai.
    • Arrazoizko zereginak markatu, asteka, eta antolatu itzazu gero egunka.
    • Jarduna hasi aurretik eguneko zereginak errepasatu egunero; lehentasunak ezarri eta zure programa ahalik eta gehien betetzen ahalegindu. Apuntatu gabe zeudenekin izan zaitez bereziki zorrotza, noizean behin errepikatu zure buruari “gaur ezin dut” edo “honek bihar arte itxaron dezake”. Zure lehentasunekin zintzoa izatea eta gauzak geroko ez uztea oso osasungarria da. Benetan.
    • Planifikatzeko denbora zereginei gehitu behar zaien denbora da. Horrela txertatzen ez baduzu nekez beteko duzu eta harri berarekin egingo duzu berriz estropezu.
    • Digitala edo papera? Zuk aukeratu, baina aukera ezazu tresna bat zure burua antolatzeko. Ziurtatu ezazu zure zeregin produktibo zein erreproduktiboak planifikaturik dituzula. Ezjakintasuna dela-eta digitala erabiltzen ez baduzu, ikastaroren bat edo norbaiten laguntzarekin gai horretan murgiltzea gomendatzen dizugu. Baina ez etsi, desfasatuta gelditzeak arazoak ekartzen ditu-eta, eta gaur egun bizitza errazagoa egiten dizuten tresna ugari daude, hala nola, egutegi eta agenda digitalak, Excel, Slack, Kanban, Trello, Wunderlist edo Toogl.

    Antolatzeko eta BIZITZEKO

    • Legenda. Legenda bakoitzean zehazten da banaka eta/edo taldean erabiltzeko tresna den, gutxi gorabeherako iraupena eta gidako zein beste tresnarekin konbinatu daitekeen.
    • Erabilera-jarraibideak. Hasi aurretik irakurri arretaz jarraibideak, tresnak zertarako balio duen eta noiz gomendatzen den erabiltzea. Zure helburuarekin bat baldin badator, jarraitu irakurtzen zein material behar dituzun eta zehaztutako urratsak ere bai.
    • Laguntzarako trikimailuak. Tresnentzat osagarri diren trikimailu, ohar edo aholkulak ere ematen dira, eta oso praktikoak eta iradokitzaileak egingo zaizkizu. Ziur gaude, erabiliz, zure baliabide propioak sortuko dituzula. Eta hori da kontua; hibridatu eta berriz nahastu egoera zehatz bakoitzarentzat.
    • Prototipoa. Tresna bakoitza prototipo edo lan-fitxa batez lagunduta dator, eta ariketa egiteko lagungarria da. Elementu bisualak eta grafikoak dira, ideien ulermena, sintesia eta ordena errazten dutenak,baita ideia-proposamena erraztu ere. Fitxa-prototipo bakoitzak landu beharreko gairik garrantzitsuenak biltzen ditu eta, zuk hala nahi izanez gero, berri bat erantsi dezakezu. Laneko taldea errazten duen elementua ere bada, guztiok ariketa uler dezagun abiapuntua. Zenbait kasutan gehiago planteatzen da jolas moduan; beste batzuetan lan-taula moduan; baina, edozein kasutan, eskuetan erabiltzeko eta bertan margotzeko modukoak dira. Inprimitu fitxa bakoitza zuretako egokia den neurrian,  Din A3 ondo dago, eroso lan egiteko. Fitxak web-etik jaitsi ditzakezu banan banan. Prototipo batzuk eskuzko formatuan izatea ere komenigarria da, ???’ eta zure sormena gorenera aktibatuz.
    • Materialak. Beharrezko materialak aurrez prestatu.
    • Behin-behinekotasuna. Tresna bakoitzarekin tresnak nola erabili azaltzen duten aholkuak ere ematen dira,baina markatu zuk zure erritmoak askatasun osoz. Tresnen arteko iraupena aldakorra da. Batzuk ekintza erraz, motz eta berehalakoak dira. Beste batzuk lan handiagoa eskatzen dute, egiaztatua, epe luzeagorako.
    • Neurtu aurrerapena. Tresnetara gutxienez bigarren aldi batez itzultzea gomendatzen dizugu, erabilgarria egiten zaizun, nahi zenituen aldaketak lortu dituzun, sekula imaginatu ez zenukeen egoeretara eraman dizun… jakiteko. Hausnarketarako tarte bat hartu eta aurrerapenak berrikusi, bizitza erdigunean jartze horretan eragina izango duen denbora loriatsu moduan hartu.

    El objetivo del Departamento de Empleo, Inclusión Social e Igualdad es desarrollar políticas en esas tres materias que logren que nadie se quede atrás, que en Bizkaia ninguna persona se quede fuera, relegada, discriminada o excluida.

    Este departamento combate, en colaboración con otros departamentos de la Diputación Foral, la desigualdad, que exige atención integral de las personas más desfavorecidas.

    http://web.bizkaia.eus/es/empleo-inclusion-social-e-igualdad / @Bizkaia

    Zertarako:

    • Ekintzailetzak eskatzen dituen denboren jakitun izaten lagunduko duten tresnak errazteko, eta lehenengo IraunBiziBideragarritasun Plana diseinatzeko.
    • Bizitza erdigunean jarriko duen ekintzailetza baten inguruko kontakizun bat eta metaforak sortzeko.
    • Pertsona ekintzaileek, emakumeek batez ere, beren egunerokotasunean betetzen dituzten zeregin erreproduktiboak ikusgai jartzeko (indibidualak eta kolektiboak), eta konponbide orekatuak bilatzeko.
    • Denboren antolaketa eta kudeaketa zaintzeko, zeregin produktiboak eta erreproduktiboak negozio-ereduan txertatuz.
    • Autozaintzaren garrantzia zabaltzeko.
    • Balioaren kontzeptua, monetariotik harago, IraunBiziBideragarritasuna indartzeko egon daitezkeen beste kapital batzuetarantz zabaltzeko: elkar-laguntzeko sareak, partekatutako zerbitzuak, lankidetza, konfiantza…
    • Ekintzailetzara bideratutako politika publikoen diseinuan eragiteko, ekintzailetzan ikusezin dauden gaiei heltzeko (emozioak eta egoera psikologikoak, lan-prekarietatea eta segurtasun eza, estigma soziala…)
    • Zaintzan oinarritutako ekintzailetza-ereduen sorrera inspiratzeko (emakume autonomoentzako deskontuak, haurtzaindegi malguak, partekatutako zerbitzuak…)
    • Jada abian dauden eguneroko jardunbide egokiak ezagutu eta partekatzeko.

    En ColaBoraBora nos dedicamos a diseñar servicios y facilitar entornos y procesos de innovación colaborativa centrados en las personas.

    Ayudamos a clientes de diverso tipo a imaginar escenarios de futuro posibles y deseables; a generar nuevas oportunidades ante situaciones de cambio; y les acompañamos a la hora de materializarlas, de llevarlas a la práctica de manera efectiva. Basamos nuestro trabajo en poner tanta atención en los QUÉs (los retos que se persiguen), como en los CÓMOs (la manera de abordarlos).

    www.colaborabora.org/ / @ColaBoraBora / info@colaborabora.org

    Honako gai hauei buruz ari gara :

    • proiektu ekintzaile bati ekin eta hari eusteak eskatzen dituen denbora- eta baliabide-exijentzia;
    • pertsona ekintzaileei, emakumeei bereziki, egokitzen zaien zaintzaren banaketa desberdina;
    • bateratzerako zailtasunak eta bateratze horretarako pizgarri publikoen eskasia
    • 8/8/8 denbora-banaketaren (lana; bizitza; atsedena) eskema zaharkitua;
    • emozio eta egoera psikologikoak (beldurrak, konfiantza eza, autolimitazioak…);
    • zuzendaritza, lidergo eta antolaketa enpresarial patriarkalaren betikotzea, non, pertsonen ongizatearen aurrean, efizientzia, lehiakortasuna eta emaitza ekonomikoak saritzen diren;
    • “arrakasta” faktore ekonomikoekin lotzea;
    • pertsona ekintzaile bakar eta “ahalguztidunaren” imajinario hedatua, ekintzailetza kolektiboaren kalterako;
    • bilerak eta ekitaldiak bateratze-ordutegian programatzea;
    • pertsona ekintzailearen bakardadea;
    • auto-zaintzen falta
    • guztion esku dagoen egoera ikusezin bihurtzea, ekintzaileen eta, oro har, gizartearen aldetik

    ….eta ziur asko ahaztu ditugun beste hainbat!

    ColaBoraBora-n, jakin badakigu, ezinegon horri heldu eta ikusgai jarri beharra dagoela, eta hori egin eta gero, ezinegon horren ondorioak arintze aldera, soluzio berritzaileak bilatu behar direla, ekintzailetza iraunkor baten alde. Proiektu hau pertsonak erdigunean jarriko dituen ekintzailetza-kultura bat sortzeko asmoarekin jaio da. Beren muga eta trakestasunen jakitun, joko amankomuneko taula bat diseinatu nahi da, era kolektiboan etorkizun desiragarriago baterantz igarotzeko. Eta, batez ere, ez dugula bakarrik egin nahi, baizik eta proiektuak erakartzen dituen pertsona eta agente guztien parte-hartze aktiboa dela nahi duguna. Horietako bat zara zu? 

      • “Autozaintzen eguneroko” bat egin, egunean zehar zure buruari ematen dizkiozun ekintza maitakorrekin. Adibidez:
      • Astelehena: aspaldi entzuten ez nuen musika entzun nuen eta neu bakarrik dantzan ibili nintzen
      • Asteartea: neure buruari erratzen utzi nion, neure buruari barkatu nion eta ospatzeko pelikula bat ikusi nuen gauean
      • Asteazkena: on-line prestakuntza batean hartu nuen parte eta oso aberasgarria iruditu zitzaidan
      • Osteguna: pote batzuk hartzera irten nintzen lagunekin eta relax- eta barre-momentua izan zen
      • Ostirala: dutxa eta gero denbora dezente eman nuen azala hidratatzen
      • “Neure burua zaintzen ari naiz” dioen kamiseta bat egizu eta kamiseta soinean joan zaitez lanera, lokal bat ikustera, networking batera, bileretara, gizarte segurantzara, zerga-agentziara, etb.
      • Zure lan-ordutegitik kanpo, zure gauzetan zabiltzanean, zure familia edo seme-alabekin, baten bat (hornitzailea, laguna edo bezeroa) zurekin harremanetan jartzen bada, bidali erantzun automatiko moduan horrelako esaldiren bat: “Mesedez, ez molestatu, neure burua zaintzen ari naiz” edo “Beste pertsona batzuk zaintzen ari naiz”, kasuan kasu.
      • Funtsezkoenarekin erradikala izateko beldurrik ez izan: ezer baino lehen zure bizitzaren denbora lehenetsi.
    • Lan-denborak antolatu zure zaintza-premien arabera eta ez alderantziz.
    • Ausartu zaitez detox batekin, sare sozialetan eta edozein gailu digitaletan, egunean minutu batzuk. Dietarekin jarraitu, erabat forman egon arte!
    • Hazkuntza-orduak txertatu lanaldian.
    • Taldean lan egin, bilera afektibo-erlazionalak egin, espazio erosoak, bigunak eta epaietatik aske izan daitezela, bakoitzak bizi duen momentua partekatzeko aukera izan dezan. Bilerak hasterakoan keinu afektibo txikiak ere egin daitezke, errondan “nola gaude gaur?” galdera eginez.
    • Hazkuntzarako lanaldi murrizketa partekatu zure kidearekin. Adibidez, urte batean zeuk, bestean berak.
    • Komunikazioa ere erdigunean jarri, batez ere taldean gaudenean. Gauzak esanda gelditu direla ziurtatu eta lekua eman epairik gabe entzuteko eta komentarioak egiteko. Agian, komunikazio hori egingo duzuenok, aldez aurretik trebatu beharko zarete entzute-tekniken inguruan. Nire iritziekin bat ez datozen iritzien gaineko tolerantzia lantzeak edo noizean behin amore emateko gaitasuna izateak emaitza zoragarriak eman ditzake.
    • Taldean elkarrenganako konfiantza eta laguntza bultzatu, era konstzientean, batez ere momentu zaila bizitzen ari denarekin, babes- eta maitasun-dosi on bat behar duenarekin.
    • Denbora eta baliabideak dedikatu zure gertuko sareari (lagunak, familia, bizilagunak, lankideak…). Sare hori da egunero zaintzen eta eusten zaituena. Maitasun-trukaketa osasuntsu batek osasuna dakar eta inguruan erlazio afektibo onak izatearen onurak zure emaitza-orrian bertan ere antzematen dira.
    • Zaindu hizkuntza, batez ere eremu digitalean. Mezu elektronikoetarako hainbat esaldi edo agur diseinatu, zure mezuen hartzaileek zu arretaz tratatzeko jarrera har dezaten. Horrelako esaldi soilek, adibidez, “eguna ondo hasiko zenuela espero dut”, “plazerra da lan hau zurekin egitea” edo “arratsalde ona izan dezazula”, giro gozoa sortzen dute, zaintzak eta, zergatik ez, afektuak ere hazteko giro egokia.
    • Ahalik eta hoberen elikatu eta hidratatu zaitez, zuri hobeto datorkizun moduan. Hori ez badugu zaintzen, aurrerago arazoak ekarriko dizkigu-eta. Hartu denbora kontzientziaz egiteko, astiro murtxikatu eta jakiei merezi duten espazioa eman. Jatea gogoeta egiteko modua izan daiteke eta ariketa osasuntsua ere bai.
    • Neke edo estres handia igartzen duzunean, gelditu zaitez! Gelditu gaitezke eta hala behar dugunean gelditu egin behar gara. Zauden lekuan zaudela, etzan edo eseri, baina hartu arnasa eta hartu minutu batzuk zuretzako. Horretan nolabaiteko esperientzia baldin baduzu, burko edo kuxin bat gertu izatea gomendatzen dizugu.
    • Emaiozu beti plazerra zure buruari, ahal duzunean eta ahal duzun moduan. Plazerra denbora guztian. Bost zentzumenekin. Ez itxaron beste inork eman arte: arduratu zaitez zeu zeure buruari plazerra emateaz. Gauza politei begiratu, musika atsegina entzun, laneko espazioari usai gozoa eman, kalean jolasten ari diren haurren barrea zeure egin edo gozatu egunsentiari begira, oinutsik.

    ZAINKETAZ arduratu

    La Quinta Ola es un espacio libre de juicios y etiquetas para la creación, la formación, la comunicación y el empoderamiento, que responde a las necesidades de crecimiento de Silvia Allende y May Serrano. Desde el año 2009, con la fundación del colectivo Mujeres Imperfectas y el abandono de sus respectivas zonas de confort, estas dos mujeres empezaron a desarrollar la metodología Exigencia Cero y llevaron a cabo diferentes acciones y proyectos centrados en el cuerpo y sus interrogantes. Su trabajo se apoya en la disposición de espacios seguros pero incomodantes, donde nada – ni nadie – se da por sentado.

    https://laquintaola.net@La5Olaeselamor

    El objetivo del Departamento de Empleo, Inclusión Social e Igualdad es desarrollar políticas en esas tres materias que logren que nadie se quede atrás, que en Bizkaia ninguna persona se quede fuera, relegada, discriminada o excluida.

    Este departamento combate, en colaboración con otros departamentos de la Diputación Foral, la desigualdad, que exige atención integral de las personas más desfavorecidas.

    http://web.bizkaia.eus/es/empleo-inclusion-social-e-igualdad / @Bizkaia

    La Quinta Ola es un espacio libre de juicios y etiquetas para la creación, la formación, la comunicación y el empoderamiento, que responde a las necesidades de crecimiento de Silvia Allende y May Serrano. Desde el año 2009, con la fundación del colectivo Mujeres Imperfectas y el abandono de sus respectivas zonas de confort, estas dos mujeres empezaron a desarrollar la metodología Exigencia Cero y llevaron a cabo diferentes acciones y proyectos centrados en el cuerpo y sus interrogantes. Su trabajo se apoya en la disposición de espacios seguros pero incomodantes, donde nada – ni nadie – se da por sentado.

    https://laquintaola.net@La5Olaeselamor

    Alba Mendoza – Investigadora economía social; Ane Abarrategi – Tipi; Arantxa Goenaga – Yogures Goenaga; Arantxa Mendiharat – Freelance politóloga; Belén Varela – Work-Lan; Elena Santos – Sökole; Eva Sanz – Kattalin Arropa; Idoia Azkorra – ColaBoraBora; Iratxe Marian – MaPa diseño y arquitectura; Irene Reig – Carpe Estudio / Civicwise; Isabel Veiga – Berritzegune; Itsaso Larramendi – Tipi; Itziar Kerexeta – Airea-elearning; Izaskun Rama – Zurekin Emprende; Kiera Lokko – Jania masajes; Laura Murillo – Civicwise; Leire Zaballa – Hazi (Gobierno Vasco); Leticia Lus – Freelance Comunicación; Mar Sánchez – La Txika de la cerveza; María Salazar – Histeria Kolektiboa; Melissa Cabrera– Cooperativa Ehcauza; Mentxu Ramilo – Investigadora; Nagore Ramos – Charamel Gozotegia; Naroa Ortega– Investigadora economía social; Nekane Etxebarria – Bilbao Ekintza; Patricia Verdes – Freelance; Peru Calabaza – Kuid; Rosa Abal – Karraskan; Sergio Salas – Fundación Novia Salcedo; Sheila Tirado– Sökole; Susana Bilbao – Bilbao Ekintza; Teresa Laespada, Diputada Foral de Empleo, Inclusión e Igualdad de Bizkaia y su equipo técnico Susana González y Gaztea Ruiz; Vane Calero – Sorkin Saberes; Zaloa Pérez – REAS Euskadi; Ziortza Etxabe – Wikitoki

    Bizitza erdigunean jarriko duten ekintzailetzarako trikimailu eta erremedioen gida

    Nola uztartu dezakegu bizitzaren

    eta zaintzaren iraunkortasuna ekintzailetzaren

    ordutegi-, eskuragarritasun- eta

    malgutasun-exijentziekin?

    Zer da gida hau?

    Egunerokotasuneko errutinetan aldaketa txikiak sartzen laguntzeko gida bat, pixkanaka- pixkanaka, kolektiboan eta tximeleta efektuz, eskala handiko aldaketak gerta daitezen, eraldaketa sakonagoak.

    IraunBIZIbideragarritasuna norbere onuratik harago doa

    Garai zaharkituetatik heredatutako lan-eskemak daramatzagu arrastaka, non ekoizpena, onurak eta kapitala erdigunean jartzen baitziren. Gaur egungo lan-merkatuaren aniztasunaren eraginez, hizkuntza berri bat sortu behar izan dugu ekintzaile izateko eta proiektu pertsonal edo kolektibo baina propioaren alde egiteko abenturaren inguruan; proiektu horrekin identifikatuko gara, bertan inplikatuko gara eta, diru-kontuetatik harago, beste alor batzuk zaindu / baloratuko ditugu. Horregatik, gida hau, aitzindaria da, aurreratua, ikerketa- eta elkar sorkuntzako prozesu luze baten ondorioz sortutakoa.

    Egiazko pertsonen esperientzia errealetan oinarritu gara, egunero gainditzen ditugun (edo ez) gatazketan.

    Zertarako gida hau?

    Gida honek pertsonak erdigunean jarriko dituen ekintzailetza-kultura bat sustatzeko balio du. Ekintzaileen bizitzari buruzko gaiak mahai gainean jartzen ditu eta orientazio praktikoak eskaintzen ditu ondorengo galderen aurrean:

    • Nola konbinatu lan produktiboa eta erreproduktiboa ekintzaile izateko orduan?
    • Nola sortu eta kudeatzen da biografia profesional propioa zaintzak eta autozaintzak albo batera utzi gabe?
    • Nola egokitzen dira zure bizi-premiak zure autoexijentziekin eta ekintzailetzak eskatzen dituen ordutegi-, disponibilitate- eta malgutasun-eskaerekin?
    • Zure enpresa-proiektua espero zenuen bezain pozgarria izaten ari da?
    • Hil bukaerara iristeko bizitzako beste esparru batzuk ez dituzu behar bezala zaintzen?

    Bizi, kobratu eta (zu)zaintzeko egindako gida, ekintzailetza eta autoenpleguaren unibertsoaren barrua.

    Norentzako?

    • Ekiteko beste modu batean sinesten duten pertsonentzat
    • Ekiteko / beren proiektu profesionala baldintza propioekin aurrera ateratzeko gogoz dauden pertsonentzat
    • Elkarri eragiten dioten lan-testuinguruarekin kritikoak diren pertsonentzat
    • Autokuestionatu nahi duten eta gizarteari autoenpleguaren eta ekintzaile-lanaren antolaketa, esanahi, erregulazio eta balorazioaren inguruan galdetu nahi dioten pertsonentzat
    • Lana antolatzeko modu berri bat nahi duten pertsonentzako, pertsonen bizitzan ekoizpen-lana ere existitzen dela ahaztu gabe
    • Denboraren erabilera arrazionalizatzearen garrantzia ezagutzen duten pertsonentzat

    Nola garatzen da?

    Lau gailu eta fase osagarritan oinarritzen den prozesu baten bitartez

    Egoeraren ikerketa eta diagnosia zer gertatzen den, zer ez eta zergatik miatu eta ulertzeko, hainbat ekintzaile eta agenteri elkarrizketak eginez.

    Elkar-sortzeko laborategia: saio tematikoetan metodologiak barne hartuko dituen eduki ezberdinak lantzen diharduten kolaboratzaileen esperientzia eta egiaztapena sartuko ditugu.

    Metodologiaren testaketa eta egiaztatze aplikatua, prototipoa testeatzeko kasu erakusle gisa balioko duen egoera zehatz baten inguruan gutxienez.

    “IraunBiziBideragarritasunerako trikimailuak eta erremedioak” gida argitaratu euskaraz eta gazteleraz Creative Commons lizentziarekin.

    Proiektuaren diseinuaren hasieratik, elkar sorkuntzak duen indarra kontuan harturik, prozesua parte-hartzailea izateari lehentasuna eman zaio. Lehenengo fase batean, ekintzaileek errealitatea nola esperimentatzen duten ezagutu nahi genuen, egunerokotasunean nola antolatzen diren, eta horrela, ikerketari ekin genion; alor ezberdinetako 137 lagunek hartu zuten parte, aholkularitza, nekazaritza, abokatutza, hezkuntza, turismoa edota artea moduko alorretakoak; batzuk 90. hamarkadatik edo 2000. urte hasieratik funtzionatzen diharduten enpresa finkatuetatik zetozen eta beste batzuk, berriz, sortu berriak ziren. Zenbakietara murriztu ezin diren gaien inguruko azterketa sakon batetik abiatu ginen, eta ondorioak hemen ikus ditzakezue

    Ondoren, Bizi, Zaindu eta Kobratu epigrafepean, elkar sortzeko hiru laborategi antolatu genituen; 40 lagun inguruk beren denbora eta ideia zoragarriak eskaini zizkiguten, guztiontzat baliogarriak izango diren eta hemen bildu ditugun tresnak, trikimailuak eta erremedioak diseinatzeko. Gure ESKERRIK BEROENAK eman nahi dizkiegu, euren laguntasunik gabe horrelakorik egitea ezinezkoa izango litzatekeelako.

    Laborategietan parte hartu eta ideia hauek eman zituzten lagunak jarraian dituzue:

    GIDA

    Hemen dugun gida praktiko hau erabilterraza da eta euren bizitzaren kudeaketa albo batera utzi gabe proiektu profesionalak burutu nahi dituzten ekintzaileentzat erabilgarri izan nahi du; are gehiago, Bizitza erdigunean jarriz. Izan ere, nola kudeatzen dira, era kontziente edo inkontzientean, ekiteko abenturan murgildu diren pertsonen bizitzak? Haien kalitatea hobe daiteke?

    Gidak ondorengoak biltzen ditu: ekintzailetza-kultura inklusibo eta jasangarri baterantz igarotzeko 19 tresna, trikimailu eta erremedio; pertsona ekintzaileei ekintzailetzak berekin dakartzan premiak ulertu eta horiei aurre egiten laguntzeko hainbat proposamen, ezegonkortasuna eta autoesplotazioa ekidinez; autoenplegua Bizitzarekin bateragarri egiten ikasteko ariketa-taula bat, beti ere bakoitzaren egoeraren berezitasunak aintzat harturik.

    Bizitza erdigunean jartzeagure ekintzailetzak poztasunez, arretaz eta eraginkortasunez bideratzea da

    ERABILERA-JARRAIBIDEAK

    Gida hau erabat praktikoa da, bizitza erdigunean nola jarriko dugun buruhaustea izan ez dadin. Zein mailatan zauden edo zaudeten “kontzentratuta” definitzeko, ustiatzeko eta probatzeko hainbat elementu diseinatu ditugu eta hortik aurrera zure errutinetan txertatzeko ekintza txikiak (edo handiak!) sortzen has zaitezke. Zure premia eta abiaduraren arabera bat edo bi aplikatzen has zaitezke, edo guztiak batera probatzen hasi. Ez dago erabilera-ordena bakarra, norberak bere helburua dauka, besteenarekin konbinatu eta erlazionatzen dena. Gure aholkua horri dedikatzeko kalitatezko denbora duzunean egitea da, beste lan-zama bat izan gabe (hori besterik ez genuen behar!). Zuk erabaki zeintzuk eta noiz, eta haiek erabiltzeko beste pertsona batzuk egongo ote lirateen baloratu. Kasu horretan, ireki zure taldearekin hizketaldi on bat zertan datzan azaltzeko eta agendan markatu noiz dedikatu ahalko diozuen denbora preziatu hori.

    TRIKIMAILUAK ETA ERREMEDIOAK

    Honaino iritsi bazara, konformatzen ez zarelako eta gehiago nahi duzulako da. Ekintzara pasa nahi duzu eta ohiturak edo zenbait errutina aldatu nahi dituzu. Zure momentua da!

    Tresnen osagarri moduan, hemen dituzu hainbat trikimailu eta erremedio, zure premien arabera administratu zaitezen. Denoi ez digulako gauza berak balio beti (batzuei te gorria gustatzen zaie, beste batzuek nahiago dute beltza edo berdea), kasuan kasu. Agian pista hauetako batzuk kontraesankorrak ere irudituko zaizkizue. Sentitu zaitez aske horiek erabiltzeko edo ez.

    Pilula moduan administratu daitezke, trago txikietan… ariketa-taula moduan ere har ditzakegu, kasu askotan berrezten, berrikasten eta ohitura zaharrak aldatzeko ahaleginean ari garelako. Ongi dakigun moduan, horrek, entrenamendu asko eskatzen du.

    TRIKIMAILUAK BIZITZEKO

    TRIKIMAILUAK ZAINTZEKO

    TRIKIMAILUAK KOBRATZEKO

    Últimas noticias

    ERAKUNDE ADISKIDEAK

    Proiektu hau bizitzea merezi duen bizitza baterako aldaketa proposatzeko ahalegin eta indar handia egiten duten erakundeen beste iniziatiba bat da. Horregatik, eta “Bakarrik ezin dut, lagunekin bai” goiburua hartuta, proiektua babesten duten erakunde hauen parte-hartzea jaso dugu eta tresnak testatzeko fasean kolaboratu dute, argitaratu aurretik.

    MATXIN Diseinu lantegia

    Maraka-k eta Ojobuey-k betetzen duten espazioa. Leku gaztea da, oraindik autodefinitzeko prozesuan dago, eta diseinuarekin lotutako ekimenak sortu eta gizartean haien balioa sustatzeko xedea dauka.

    www.maraka.co
    www.ojobuey.com

    @MarakaStudio

    Mugarik Gabe

    Giza garapen osorako eskubidea sustatzen dugu, ez garapen ekonomikoa soilik, baizik eta parekoa emakume eta gizonen artean, herri desberdinen artean, eta jasangarria etorkizuneko belaunaldientzat.
    www.mugarikgabe.org

    @mugarikgabe

    Mugarik Gabe

     

    Carpe Studio

    Arkitektura, hiri-diseinua eta komunikazioa hiriaren eraikuntza kolaboratiborako.

    carpe.studio

    @carpe_studio

    Cicivwise

    Adimen kolektiboa, hiri-berrikuntza eta diseinu irekia hiritarrak ahalduntzeko.
    www.civicwise.org

    @CivicWise @CivicWise_VLC

    CivicWise

    EsF Euskadi

    Egitura ekonomiko eta sozialetan aldaketak sortzen laguntzen du, ekonomia bidezkoa eta solidarioa sustatuz.
    https://ecosfron.org/euskadi/

    @Economiajusta

    Economistas Sin Fronteras-EsF Euskadi Mugarik gabeko Ekonomilariak

    Histeria Kolektiboa

    Ernaldi kulturala.
    www.histeriak.org

    @histeriak6

    Histeria Kolektiboa

    Pikara Magazine

    Kazetaritza feminista, kritikoa, apurtzailea eta gozazalea.
    http://pikaramagazine.com

    @pikaramagazine

    Pikara Magazine

    REAS Euskadi

    Pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia baten alde lan egiten duten erakunde eta enpresen sarea.
    economiasolidaria.org

    @REASEuskadi

    Sorkin Saberes

    Bizitza erdigunean jartzen duten ezagutzen alborategia.
    www.sorkinsaberes.org

    @sorkin_org

    Sorkin

    Tangente

    Pertsonen bizi-kalitatea eta ingurumena hobetzen ditugu, proiektu berritzaileak landuz.
    https://tangente.coop/

    @Tangente_coop

    Tangente Grupo Cooperativo

     

     

    Karraskan

    Euskadin Kulturaren Berrikuntza eta Berrikuntzaren Kultura sustatzeko Elkarte Profesionala.
    www.karraskan.org

    @karraskan

    Karraskan/Red de Experiencias Creativas

    LabCoop

    Ekintzailetza soziala eta kooperatiboa sustatzen ditugu, errealitate soziala, ekonomikoa, kulturala eta ingurumenekoa eraldatzeko.
    www.labcoop.coop

    @Labcoop_

    Zurekin Emprende

    “Proiektuak pertsonekin partekatzea gustatzen zait”. Prestakuntza, mentoring eta laguntza negozioetan.
    http://www.zurekinemprende.com/

    @zurekinemprende

    Zurekin Emprende

    Una iniciativa de…

    colabora

    En colaboración con....

    laquintaola

    Hecha posible gracias a…

    bizkaia